XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Harem-ean Zenbat herri ipui ez ote sortu sultanaren andre eta ohekideak bizi izan diran ezkutuko toki honetaz!.

Sarritan ahazten da harema, itzal haundia zuten bi emakumeren egoitza zela, sultana kutuna bat, sultanaren ama, kaisel-herriko bigarren pertsonaia; eta lehengo kadin bestea, sultanaren lehen emaztea.

Gulbahar izan zen, tartariarra odolez, lehen kadina.

Seme bat eman zion Soliman-i.

Mustafa zen bere izena eta bere aitaren aginduz ito zuten.

Roxana`k ordezkatu zuen Gulbahar, Soliman hiltzean, aginpide osoa hartuz.

Hiru seme eman zizkion sultanari.

Errege-etxeko bizitzan trebetsu, ez zuen ezer nabarmendu beneziarren kasket-buruntza bere jaunaren etxean ikusi zuenean.

Marco Antonio Sanudo-k azkenean lortu zuen saltzea!.

Baino Jaun Haundia-k zuen dotore-zentzuaz edo Roxana-k berak zuen edermenez, ez zuten iñoiz azaldu gure kapel hau beren jaur-alkian, sultanaren ondoan.

Itxaropen eta ametsen erdian
Irendu beltzak zaindutako haremean 300 emakume bizi ziren, neskameak barrenduz.

Hoietariko bat ere ez da islamdarra, baldintza horretan ezin bait-zitezkeen menpeko izan.

Gaztetxo sartzen ziren haremean, 12-13 urtekin.

Heziketa osoa hartzen zuten: josketa, sukaldelaritza, eresia....

Maila goiagoko emakume batek zuzenduriko oda (multzo) bateko kide zen neskatil hauetariko bakoitza... Jana, janztekoa eta dirua hartzen zuen.

Eta bañu edo bitxi edo janzkien erantzule izatera heldu zitekeen.

Baita dirua pilatu ere... Gazte hoietariko asko zoriaren itxaronean bizi ziren.

Hartuko ote zuen sultanak begiko?.

Bas kadin bihurtuko ote zen, adibidez, sultanaren semeren baten ama, eta izenik gabeko bere legezko emazte?.

Izan ere harem-eko emakumerik gehienak ez ezagunak ziren, ahaztuak, eta beren egunak Serrailo saharrean amaitzen zituzten, adibidez, malkoen jauretxean.

Benezia-tik Marco Antonio Sanudo-k eramandako buruntza-txapel ospetsua.

Edertasunik haundieneko urrezko kasketa.

Lau buruntza ditu baliotasun haundiko bitxiekin eta lau rubi ezarririk dituen harrigarri landutako motto bat.

Mottoan abere hegalari baten luma bat dago India-tik ekarririkoa, beste luma margotu eta printzel artean.

Kamalehoi du izena eta diru asko balio du.

Ezin egon, 14-16 urtekin, jolastu gabe lo-ioak arrakasta haundia nesken artean....

Arriskua jakin-ezaren mugetan dago.

Azpikerietan ibiliak edo norbait gogaitu edo gozagaiztu dutenen hilotzak, ito ondoren, zorro baten sartu, eta serrailoko mintzulek itsasora botatzea gerta daiteke.